XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ikusi nola konplitu duen bere hitza.

Bukatu zuen esplikazio luze hura.

Eta bapatean: - Kea, kea, ikusi kea! Goazen hegoaldera.

Denak begiratu zuten. Faktoriaren bat izan zitekeen. Kanpa, akaso?.

Kanpa izan zitekeelakoan pozik zeuden gure gizonak.

Haruntz zihoazen galopada bizian.

Kea gero eta nabariagoa.

Dozena erdi bat mila eginak zituzten zaldi andana bat ikusi zutenean.

Behortaldeak ere bai. Seinale ona zen.

Ze indiarrak asko saiatzen baitziren honelako zaldien atzetik.

Beraz, ez zirudien han inguruan indiarrik egon zitekeenik.

Baina halako batetan lau zaldiek irrintzi bizia jo zuten atzeko hanketan tinkatuz.

- Kargatu fusillak - esan zuen Johnek.

Zaldiak ere geldi geldi zeuden: - Hemen zer edo zer badugu - esan zuen (...).